XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Lagunen bat daukak ala?
Beldurtuta, arnasari eutsi zion neskak.
Begira zeukan!
Zorionez, Flitk hegazka hasi zenean arreta galdu zion Smithi.
- Smith! Non zaude?
- Gobernadorea lehorrera etorri da.
John joan zenean, Pocahontasek barrutik hartu zuen arnasa.
Herrira itzuli nahi zuen, zuhaitzetara igoten zuen gizon hartaz Nakomari hitzegiteko.
Artean, Ratcliffek, oihanean ikurrin handi bat jarri eta gero,
Ondoren, urre bila aitzurtzeko agindu zuen; eta Smith indioen aztarna bila bidali zuen.
- Bertokorik badago, aurkituko dut
Goiz erdian, urjauzi batean edateko gelditu zenean, zelatan zituela nabaritu zuen.